EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

1.1.17

Asanblada

Kaixo gazte,

Gonbidapen honen helburua modu argi, zuzen eta laburrean azaldu nahi deutsugu:

Gazte mugimenduak gora-beheratsuak izan ohi dira, eta nola ez, Zamudiokoa ez zen ezbardina izango: ez gagoz gure momenturik txarrenean, ezta gure momenturik onenean ere. Garai barriek gazte mugimenduaren plangintzak, dinamikak, helburuak, estrategiak... aldatzea dakartzate eta barrura begira, generazino aldaketa, taldearen antolakuntza berrasmatzea, ideia freskoen beharra... Honek guztiak ondorio batera eramaten gaitu: inoiz baino gehiago behar zaituztegu. Ideia eta eskuak behar doguz herri honen gazte egoerari buelta emoteko. Eta zuk, gazte mugimendu honen parte zaren heinean, inork baino hobeto dakizu. Horregaitik apirilaren 22an egingo zan Gazte Egune helburu hartuz, URTARRILAren 2an, ASTELEHENA, 19:00etan ESKOLATAN alkartzeko gonbidapena luzatzen deutsuegu. 

Beste barik, han ikusiko garelakoan...

EREIN DAIGUN ASTAPUTZE!!!
GORA ZAMUDIOKO GAZTE MUGIMENDUA!!!