EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

9.4.14

GAZTE EGUNA 2014

        Aurtengo gazte egune, apirilak 5 suertatu zan. Gabonatatik hainbet buelta emon hostean herriko gazteen egoerari eta IGAren egoerari, gazte egune beste urte batez ezinbestekoa zala adostu gendun. Horrela, “Ei gazte! Mugi gerria irauli herria” lemea erabiltzea pentse gendun, gazteak lokaletatik urtetako asmoagaz eta egun horretan gazte eta herri osoa kalera urtetako asmoagaz, autogestioaren bitartez egun hau aurrera eroateko.

         Eguna heldu zan, eta urtean zehar eginiko ekintza eta eraikitako alternatibei 
amaiera emoteko, plagintza polite prestatu gendun.

         Goiz goizetik, txupinazoa bota, zarata handie in eta aurreko egunetan eginiko propaganda, prestaketa eta lana praktikan jarri gendun. 11:00etarako herriko ume eta gurasoak frontoie bete zeurien, IGAk autogestioaz antolatutako tailer eta jolas ugariekaz...zeinen ondo pasatu eben goiza gure txikienak!


         Honetarako be, Zamudio Racing Elkartearen laguntza izan gendun, autogidatutako kotxeekaz eginiko zirkuitu bategaz.




          
        Honegaz akabeta, herrieri bizitasune emoteko asmotan, trikipoteoa hasi gendun gure tabernetatik. 





     Jarraian danak plazara hurbilduta eta mahai inguruan jesarrite egozalarik, ekitaldiari hasiera emon geuntson…harrera ona izan zeuen IGAko gazteen hitzek! Herrieri egurre emotera goaz! Herrieri eskerrak emonez, eta lagunduten deuriezanak ahaztu barik, bazkaltan asi ginian, guk geuk eginiko janarie: paellea, solomoa piperrakaz, natillak gaileta ta guzti, kafea ta kopea… ez egoan gosez lotzerik!




          Bazkarie akabeta eta bapo bapo lotu ondoren, gerriak mugitzeari ekin geuntson 
olinpiadakaz… zelauko jokuek, barreak gitxi izan ziren gure herriko plazan!









          Gorputzek solteu ta segiduen, barriro be herrie astintzeari ekin geuntson, musika karroagaz giroa berotuz. Eguzkie ostonduten zebilen ta gaue egin orduko aurreko urteko gazte eguneko bideoa ipini gendun, bokata artean.


          Jarraian, kontzertuekaz hasi ginan… baegoan juerga gogoa! La vieja taldea, gure herrikide bategaz, busturialdeko Bertan Bera diska aurkezten, eta Sarkor egurre emoten; azkenik, Trikizio erromeri taldea jentea dantzan jarri eban. 

           Goiza heldu eta pitike pitike, herrie lotara joan zan, ahoan irribarreagaz eta gazteori eskerrak emonez. Horregaitik, eureri erantzun emonez, gure eskerrik beroena egun hau posible iten dozueneri, eta zorionik beroena Zamudioko herrieri. EI GAZTE! MUGI GERRIA, IRAULI HERRIA! 

2014ko apirila. 
IGA