EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

7.3.13

MARTXOAK 15 - HITZALDIAK DORRETXEAN

      Kultura ezberdinetako emakumeek euren jaioterrian emakumearen egoera nolakoa den azalduko dute.

Animatu eta erdu!!!


5.3.13




 FUTBITO TXAPELKETA

Jada IGAk antolatutako futbito txapelketaren lehengo ronda bukatu da.
Hemen dauz emaitzak:




         Ekitaldi hau, herriko gazteek antolatuta eta herriko jenteantzako bideratuta dagoenez, gure helburua herri mugimendua sortzea eta DANOK parte hartzea da, besterik gabe, horregaitik argitu nahi dogun lehenengo gauza hurrengokoa da: txapelketa hau ondo pasatzeko eta dibertitzeko eginda dago, ez taldeen artean inolako pikerik izateko.


Hau sustatzeko, hots, denon parte hartzea bultzatzeko, aurton ez da araudirik egongo, ezta epailerik ere. Honekin, ez dogu esan nahi arau basikorik ez dirala egongo. Hasteko, zuok izango zarie epaileak, faltak, kornerrak, alboko sakeak… salatzeko. Kanpoan, antolatzaileak egongo gara hau guztia ondo gestionatzen dan testigu, bestela partidua amaitutzat emango da eta bi taldeak kanporatuak izango dira txapelketatik. Helburua, beraz, argi eta garbi dago: AUTOGESTIOA eta FAIR PLAY-a.


ARAU basikoak danok ezagutzen doguzenak dira, baina gogoratzeko badaezpada be, horra hor pare bat:



 Partiduak 20 minututako bi zatiz osatuko dira; taldeak atezain batez eta lau jokalariz osotuak izango dira; nahi beste aldaketa egin ahalko dira; jokalari baten bat berotuta badago atoan KALERATUA izan beharko da bere taldekideengaitik, bestela, talde osoa kanporatua izango da; alboko sakeak eskuz egingo dira; kornerrak aldiz, oinez egin beharko dira; faltak eta penaltiak (eskuak, ostikoak, oztopo egitea…) zuon esku dagoz.


Txapelketak hurrengo formatua izango dau:

Partidu guztiak BARIKUETAN ESKOLATAN jolastuko dire, bi eguneko, bata 16:00-retan ta bestea 17:00-etan. Talderen batek (ez jokalari batek) ezin izango balu egun horretan, zapatu goizean jolastuko litzateke, euren artean adostutako ordu batean. Horretarako gure mugikor zenbakia eta talde bakoitzaren ardunaduraren mugikor zenbakia eskura izango dozue, zuen artean arazorik balego, eguna ta data adosteko eta jarraian IGA-ko kide bati konfirmatzeko eta onartzeko (IGA-k antolaketa aldatzeko eskubidea gordetzen da). KANPORAKETA ZUZENA izango da, hori bai, aurten JOAN-ETORRIA izango du txapelketak, hots, final laurdenetan hasiko dira talde guztiak, 8 baitaude, beraz, talde bakoitzak gutxienez bi partida jokatuko ditu (Finala partidu bakarrean jokatuko da). Partiduak ZORIZ aukeratuko dire, inolako berrezarpen barik. Beraz, zirkular honekin batera, partiduen datak, mugikor zenbakiak, txapelketaren koadroa… jasoko dozue. Azkenik, komentatzekoa da, Inisitue gazte asanblada, EZ dela kargu egiten lesiorik edo antzeko gauzaren bat gertatzen bada.





Zirkular hau taldekide guztiek IRAKURRI ETA ONARTU beharko dabe. Beti ere, zabalik gagoz edozein iradokizun entzuteko eta zeozer aldatzeko.

Azkenik, komentatu gura geunke, edozein ideia, asmo edo laguntza behar badozue herriari begira, besoak zabalik dekoguzela zuok entzuteko, eta animatzen zaituegu batzarretan zein beste edozein ekitalditan parte hartzen. Azken finean, gazteak gara eta gazteok beharrizan batzuk dekoguz, bakoitzak ezbardinak bai, baina danak helburu bera dabelarik: GAZTEON BURUJABETZA.



        Beste barik, mila esker kolaborazioagaitik,





                                               INISITUE GAZTE ASANBLADA