EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

27.10.15

Txorierriko Gazte Topaketak 2015



San Martinek 2015


Mozorroak, kamiek, txosna, aldarrikapenak... 
Berton egongo gare herrie girotuten!

GORA JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEAK!







10.9.15

Gune autogestionatuak defenda ditzagun!!!

Ohi-k, Kukutza, Ziztada, Kortxoenea... azkeneko erasoak baino ez dire, honekin akabetako asmotan:


12.8.15

 Idatzi hau inprimidute izangozue, eskure banatu eta bertan idazteko. Bitartean be hamentxe dekozue:

 

Gaztetxean inguruan landutako eta landu beharreko zirkularra


Hasteko, aipatzekoa da, hau ez dela Inisitue Gazte Asanbladaren zirkular bat, IGAk bultzatutakoa bai ordea, baina herriko gazteen artean adostu, eztabaidatu eta moldatutakoa. Hemendik aurrera, lan hau, zamudioko gazteok aurrera eramango dogun proiektua da, edonorena eta edonorentzakoa.

Egoeraren kokapena

Zamudioko gazteok, duela 20 urtetatik gora daramagu lan honetan, intentsitate handiago edo txikiago baten, dagokigun lokalarengaitik borrokatzen. Aurreko gazte asanbladak, gai honekiko udaletxearen ezezkoa zala eta, okupatzea erabaki zuen, bi aldiz gainera. Hala eta guztiz ere, kaleratuak izan ziran. Bestetik, oraingo gazte asanblada, negoziazio prozesu baten ondoren, gaztelekua guk geuk, hau da, herriko gazte guztiok autogestionatzeko akordio batera heldu ginan: “Kapaz bazarete urte betez lokal hori gestionatzeko, giltzak emango dizkizuegu”. Urte bete pasata, bilera barririk ez, eta gainera egoera txarrera zihoala ikusiz (monitore barriak, ordutegi zehatzak, presupuesto kontuak...), boikot fase batera pasatu ginan herriko gazteok, eta kasualitatez, soilik gazte asanbladako parte ziran hainbat gazte auziperatu zituzten. Geroztik aurrera, beste lan batzuetan jardun izan dogu, herri lanean, “Herritik gaztetxera, gaztetxetik herrira” filosofian. Hala eta guztiz ere, udal gobernuak bere horretan darrai, aipatzekoa da hauteskunde kanpainan, gazte eguneko irudiak erabili izana herriko gazteak kriminilizatzeko, lotsagarria... Zer esanik ez lonjen kontu honetaz, kalean estorbu baino ez dogu egiten, eta guk geuk gure lokala ordainduta, egoera prekario batean gestionatuz gure aisia, eta gainera, lege eta normatiba barriekin gu kontrolatu nahiean? Ez al da danontzat errezagoa gazteok gure espazioa izatea? Umeek badaukate, gaztetxoek ere, adintsuek ere... gutxiago al gare?

Gaur egungo egoera ezbardina dan heinean eta hainbeste urtetan egindako lanaren ondorioz, aukera barriak sortu dira ZAMUDIOZTARRON GAZTE ESPAZIOA lortzeko.

Urtean zehar egindako bileren laburpena

Guzti honetaz berba eginik, herriko gazteak ados gaude horrelako espazio bat beharrezkoa dala, hala eta guztiz ere, batzuk behar izan handiagoa dute beste batzuek baino. Bestetik, herriko kultur talde eta norbanako askok ere beharrezkotzat jotzen dute, herritik eta herriarentzat izango dan lokal hori. Lonjak eta gazte espazio hori guztiz konpatibleak direla ere bota zan.

Eztabaida sortzen da, lokal horren lorpenean, hau da, zelan lortuko genuke gazte espazio hori? Udalaren ezezkoa eta gure gogoak konfrontatu egiten gaitu.

Bestetik, lokal horren funtzionamendua dago: Zein izan beharko zan bere funtzionamendua? Nolakoa izan beharko zan? (...)

Azkenik, zein izan beharko litzateke lokala?
Batu garen gazteon artean diseinatutako bidea (eztabaidatzeke)

Azken bileran, “hoja de ruta” txiki baten ideia edo krokisa osotu genuen. Gazte espazioa lortzeko bidea honela laburbildu genezake:

1. Herriko norbanako, talde eta batez be gazte guztiei zirkular hau heltzea, egoeraren azterketa egitea eta azaltzea, hau da, nora goazen eta zertara goazen azalduz, gurekin batera lan egiteko animatuz. Bestetik, eta garrantzitsuena, eztabaidatzea. Zer eztabaidatu eta apuntatu?

- Egingo dogun bidea, ondo al dago? Zelan hobetu?
- Zelan izan beharko litzateke gazte espazio hori?
- Zein bere funtzionamendua?
- Leku fisiko errealik?
- Zer egingo zenuke gazte espazio hau lortzeko?

2. Batu ditugun datu, ideia eta alternatibekin, txosten bat osotuko dogu, honekin batera, aurretik egon garen talde, norbanako eta gazte guztiei atxikimendua eskatuz (firma). Txosten honetan, gure gazte espazioa zein, nolakoa eta zelan funtzionatuko duen azalduko dugu, honekin batera, gure eskakizunak ere agertuz.

3. Txosten hori, talde, norbanako eta gazteei banatuko diegu, baita udalari ere, alkateari zuzenean.

4. Eta orain zer? Erantzunaren arabera zer egin?


Guzti-guztia eztabaidatzeke dago, aportazio, ideia eta alternatiba guztiak kontatuko dute. Gai hau aurrera eramateko ere talde bat sortzea komentatu zan, kuadrila ezbardin artean koordinazioa izateko eta guzti hau erreal bihurtzeko. Gazte eta norbanako guztiek lekua dute proiektu honetan. Animo gazteak, lortuko dogu ta!


Zamudioko gazte mugimendua
2015eko abuztua

Udako gazte eskaintza

 Paintball + bazkarie + gaztetxean asanblada