EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

21.8.15
12.8.15
Idatzi hau inprimidute izangozue, eskure banatu eta bertan idazteko. Bitartean be hamentxe dekozue:
Gaztetxean
inguruan landutako eta landu beharreko zirkularra
Hasteko, aipatzekoa da, hau
ez dela Inisitue Gazte Asanbladaren zirkular bat, IGAk bultzatutakoa
bai ordea, baina herriko gazteen artean adostu, eztabaidatu eta
moldatutakoa. Hemendik aurrera, lan hau, zamudioko gazteok
aurrera eramango dogun proiektua da, edonorena eta edonorentzakoa.
Egoeraren
kokapena
Zamudioko gazteok, duela 20
urtetatik gora daramagu lan honetan, intentsitate handiago edo
txikiago baten, dagokigun lokalarengaitik borrokatzen. Aurreko gazte
asanbladak, gai honekiko udaletxearen ezezkoa zala eta, okupatzea
erabaki zuen, bi aldiz gainera. Hala eta guztiz ere,
kaleratuak izan ziran. Bestetik, oraingo gazte asanblada, negoziazio
prozesu baten ondoren, gaztelekua guk geuk, hau da, herriko gazte
guztiok autogestionatzeko akordio batera heldu ginan: “Kapaz
bazarete urte betez lokal hori gestionatzeko, giltzak emango
dizkizuegu”. Urte bete pasata, bilera barririk ez, eta gainera
egoera txarrera zihoala ikusiz (monitore barriak, ordutegi zehatzak,
presupuesto kontuak...), boikot fase batera pasatu ginan herriko
gazteok, eta kasualitatez, soilik gazte asanbladako parte ziran
hainbat gazte auziperatu zituzten. Geroztik aurrera, beste lan
batzuetan jardun izan dogu, herri lanean, “Herritik gaztetxera,
gaztetxetik herrira” filosofian. Hala eta guztiz ere, udal
gobernuak bere horretan darrai, aipatzekoa da hauteskunde
kanpainan, gazte eguneko irudiak erabili izana herriko gazteak
kriminilizatzeko, lotsagarria... Zer esanik ez lonjen kontu
honetaz, kalean estorbu baino ez dogu egiten, eta guk geuk gure
lokala ordainduta, egoera prekario batean gestionatuz gure aisia, eta
gainera, lege eta normatiba barriekin gu kontrolatu nahiean? Ez al da
danontzat errezagoa gazteok gure espazioa izatea? Umeek badaukate,
gaztetxoek ere, adintsuek ere... gutxiago al gare?
Gaur egungo egoera ezbardina dan heinean eta hainbeste urtetan egindako lanaren ondorioz, aukera barriak sortu dira ZAMUDIOZTARRON GAZTE ESPAZIOA lortzeko.
Urtean
zehar egindako bileren laburpena
Guzti honetaz berba eginik,
herriko gazteak ados gaude horrelako espazio bat beharrezkoa dala,
hala eta guztiz ere, batzuk behar izan handiagoa dute beste batzuek baino. Bestetik, herriko kultur talde eta norbanako askok ere
beharrezkotzat jotzen dute, herritik eta herriarentzat izango dan
lokal hori. Lonjak eta gazte espazio hori guztiz konpatibleak direla
ere bota zan.
Eztabaida sortzen da, lokal
horren lorpenean, hau da, zelan lortuko genuke gazte espazio hori?
Udalaren ezezkoa eta gure gogoak konfrontatu egiten gaitu.
Bestetik, lokal horren
funtzionamendua dago: Zein izan beharko zan bere
funtzionamendua? Nolakoa izan beharko zan? (...)
Azkenik, zein izan beharko
litzateke lokala?
Batu
garen gazteon artean diseinatutako bidea (eztabaidatzeke)
Azken bileran, “hoja de
ruta” txiki baten ideia edo krokisa osotu genuen. Gazte espazioa
lortzeko bidea honela laburbildu genezake:
1. Herriko norbanako,
talde eta batez be gazte guztiei zirkular hau heltzea,
egoeraren azterketa egitea eta azaltzea, hau da, nora
goazen eta zertara goazen azalduz, gurekin batera lan
egiteko animatuz. Bestetik, eta garrantzitsuena, eztabaidatzea.
Zer eztabaidatu eta apuntatu?
- Egingo dogun bidea, ondo al
dago? Zelan hobetu?
- Zelan izan beharko
litzateke gazte espazio hori?
- Zein bere funtzionamendua?
- Leku fisiko errealik?
- Zer egingo zenuke gazte
espazio hau lortzeko?
2. Batu
ditugun datu, ideia eta alternatibekin, txosten bat
osotuko dogu,
honekin batera, aurretik egon garen talde, norbanako eta gazte
guztiei atxikimendua eskatuz
(firma). Txosten honetan, gure gazte espazioa zein, nolakoa
eta zelan funtzionatuko duen
azalduko dugu, honekin batera, gure eskakizunak ere
agertuz.
3. Txosten
hori, talde, norbanako eta gazteei banatuko diegu, baita udalari ere,
alkateari zuzenean.
4.
Eta orain zer? Erantzunaren arabera zer
egin?
Guzti-guztia eztabaidatzeke
dago, aportazio, ideia eta alternatiba guztiak kontatuko dute. Gai
hau aurrera eramateko ere talde bat sortzea komentatu zan, kuadrila
ezbardin artean koordinazioa izateko eta guzti hau erreal bihurtzeko.
Gazte eta norbanako guztiek lekua dute proiektu honetan. Animo
gazteak, lortuko dogu ta!
Zamudioko gazte mugimendua
2015eko abuztua
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)