MACKLEMORE
EI PERRITXO! EZ ITZI ZIRIKATUTEAZ!

28.3.13
7.3.13
5.3.13
FUTBITO TXAPELKETA
Jada IGAk antolatutako futbito txapelketaren lehengo ronda bukatu da.
Hemen dauz emaitzak:
Ekitaldi hau, herriko gazteek
antolatuta eta herriko jenteantzako bideratuta dagoenez, gure helburua herri
mugimendua sortzea eta DANOK parte hartzea da, besterik gabe, horregaitik
argitu nahi dogun lehenengo gauza hurrengokoa da: txapelketa hau ondo pasatzeko
eta dibertitzeko eginda dago, ez taldeen artean inolako pikerik izateko.
Hau sustatzeko, hots, denon parte
hartzea bultzatzeko, aurton ez da araudirik egongo, ezta epailerik ere.
Honekin, ez dogu esan nahi arau basikorik ez dirala egongo. Hasteko, zuok
izango zarie epaileak, faltak, kornerrak, alboko sakeak… salatzeko. Kanpoan,
antolatzaileak egongo gara hau guztia ondo gestionatzen dan testigu, bestela
partidua amaitutzat emango da eta bi taldeak kanporatuak izango dira
txapelketatik. Helburua, beraz, argi eta garbi dago: AUTOGESTIOA eta FAIR
PLAY-a.
ARAU basikoak danok ezagutzen
doguzenak dira, baina gogoratzeko badaezpada be, horra hor pare bat:
Partiduak 20
minututako bi zatiz osatuko dira; taldeak atezain batez eta lau jokalariz osotuak
izango dira; nahi beste aldaketa egin ahalko dira; jokalari baten bat berotuta
badago atoan KALERATUA izan beharko da bere taldekideengaitik, bestela, talde
osoa kanporatua izango da; alboko sakeak eskuz egingo dira; kornerrak aldiz,
oinez egin beharko dira; faltak eta penaltiak (eskuak, ostikoak, oztopo
egitea…) zuon esku dagoz.
Txapelketak hurrengo formatua
izango dau:
Partidu guztiak BARIKUETAN ESKOLATAN jolastuko dire, bi
eguneko, bata 16:00-retan ta bestea 17:00-etan. Talderen batek (ez jokalari
batek) ezin izango balu egun horretan, zapatu goizean jolastuko litzateke,
euren artean adostutako ordu batean. Horretarako gure mugikor zenbakia eta
talde bakoitzaren ardunaduraren mugikor zenbakia eskura izango dozue, zuen
artean arazorik balego, eguna ta data adosteko eta jarraian IGA-ko kide bati
konfirmatzeko eta onartzeko (IGA-k antolaketa aldatzeko eskubidea gordetzen da).
KANPORAKETA ZUZENA izango da, hori bai, aurten JOAN-ETORRIA izango du
txapelketak, hots, final laurdenetan hasiko dira talde guztiak, 8 baitaude,
beraz, talde bakoitzak gutxienez bi partida jokatuko ditu (Finala partidu
bakarrean jokatuko da). Partiduak ZORIZ aukeratuko dire, inolako berrezarpen
barik. Beraz, zirkular honekin batera, partiduen datak, mugikor zenbakiak,
txapelketaren koadroa… jasoko dozue. Azkenik, komentatzekoa da, Inisitue gazte
asanblada, EZ dela kargu egiten lesiorik edo antzeko gauzaren bat gertatzen
bada.
Zirkular hau taldekide guztiek IRAKURRI ETA ONARTU beharko
dabe. Beti ere, zabalik gagoz edozein iradokizun entzuteko eta zeozer
aldatzeko.
Azkenik, komentatu gura geunke,
edozein ideia, asmo edo laguntza behar badozue herriari begira, besoak zabalik
dekoguzela zuok entzuteko, eta animatzen zaituegu batzarretan zein beste
edozein ekitalditan parte hartzen. Azken finean, gazteak gara eta gazteok
beharrizan batzuk dekoguz, bakoitzak ezbardinak bai, baina danak helburu bera
dabelarik: GAZTEON BURUJABETZA.
Beste barik,
mila esker kolaborazioagaitik,

INISITUE
GAZTE ASANBLADA
18.2.13
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)